ITXAS-ALDE DANTZA TALDEA

 

   "Itxas-Alde" taldea, 1.972garren urtean sortutakoa da, eta gaur egun, 100 partaide baino gehiago daukaz, danak gazteak.

   Sortu zanetik, euskal kulturea ikasten eta zabaltzen ari da. Horretara, bai abesbatza eta bai teatro taldeak ere egon dira bere barruan, une desberdinetan. Gaur egun, euskal dantzak eta betiko musikak ikastea eta zabaltzea da bere helburu nagusia.

   100 dantza baino gehiago dagoz bere errepertorioan, euskal lurralde guztietakoak. Ekitaldietan, euskal musika tresnakaz baliatzen gara (Txistu, dulzaina, txirula,...), eta, baita ere, euskal folkloreara kanpotik etorritakoak (soinua, panderoa,...)

   Bakioko jaietako ekitaldiez gain, Bizkaiko eta Euskalherriko beste hainbat tokietara joaten da euskal folklorea erakustera, bai ekintza pribatuetan, bai beste talde batzuekaz batera egiten diren dantzaldietara.

   Itxas-Alderen beste helburutariko bat, beste kultureen ezagutzea da, trukearen bidez bultzatuta. Hori lortzeko, jaialdi nagusi bat antolatzen dau urtero, ekarritako atzerriko taldeakaz, ondoren, hareen herrialdera joateko.

   Asmo honegaz hasi zan Itxas-Alde, 1.991garren urtean, Euskalherritik kanpora joaten. Ordutik hona, Portugal, Frantzia, Errusia, Katalunia, Turkia, Italia, Argentina, Bulgaria, Eskozia, Polonia eta Costa Ricaraino joanda dago, euskal nortasunaren iduritxo bat eskeintzen.

 

 

 

 

EKINTZAK

 

Hainbat eta hainbat dira taldeak antolatu edo parte hartzen dabezan ekintzak urtean zehar:

 

 

  Ekitaldi pribatuak

 

Ezkontzak

Jaiak

 

  Ekitaldi publikoak

 

Inaugurazioak

Omenaldiak

Euskal jaialdiak

 

  Nazioarteko jaialdiak

 

Atzerrian

Bakion

 

  Atzerriko taldeakaz alkartrukeak

 

  Beste batzuk

 

Ikastaroak

Erakustaldiak

Beste batzuk

 

HASIERAKO HORRIA