Nortzuk gara

Itxas-Alde taldea, 1972. urtean sortutakoa, gaur egun 100 partaide baino gehiago daukaz.

Sortu zanetik, euskal kulturea ikasten eta zabaltzen ari da. Horretara, bai abesbatza eta bai teatro taldeak be egon dira bere barruan, une ezbardinetan. Gaur egun, euskal dantzak eta betiko musikak ikastea eta zabaltzea da bere helburu nagusia.

Euskal lurralde guztietako errepertorioa lantzen dogu eta ekitaldietan, euskal musika tresnaz baliatzen gara (Txistu, dultzaina, txirula, ttun-ttuna…).

Bakioko ekitaldiez gain, Bizkaiko eta Euskal Herriko beste hainbat tokietara joaten gara euskal folklorea erakustera, bai ekintza pribatuetan, bai beste talde batzuekaz batera egiten diran dantzaldietara.

Itxas-Alderen beste helburutariko bat, beste kultureen ezagutzea da, trukearen bidez bultzatuta. Hori lortzeko, jaialdi nagusi bat antolatzen dogu urtero, ekarritako atzerriko taldeakaz, ostean, hareen herrialdera joateko.

Asmo honegaz hasi zan Itxas-Alde, 1991. urtean, Euskal Herritik kanpora joaten. Ordutik hona, Portugal, Frantzia, Errusia, Katalunia, Turkia, Italia, Argentina, Bulgaria, Eskozia, Polonia, Costa Ricara eta beste hainbat herrialdera joanda gagoz, euskal nortasunaren iduritxo bat eskaintzen.